XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZORIONAK

MAITASUNA agertu da

Pekatuagaitik, leza aundia zabaldu zan Jaungoikoaren eta gizonaren artean.

Eta Jaungoikoak itz egiten ba'eban.

Aren abotsak izu-ikaratuta izten ebazan bazter guztiak.

Mendi gaiñetara urreratzen ba'zan, trumoi-zarataz eta oiñaztarri biurkorrez inguratuta etorren beti.

- Israeldar erriak, bildur-ikaraz, Sinai oiñean, Moises'i zirautson: Zuk berba eiguzu, baiña ez Jaunak, il ez gaitezan.

Ba-ekien gizonak madarikatuta bizi zirala lur gaiñean; eta ezin eben Jaungoikoa gogora ekarri be egin, izuikaratu barik.Aren inguru, laiño ta ekatxa; Aren aurrean, inguruko arerio guztiak erre ta kiskaltzen dabezan su bizia; Arek beera begiratzen ba'dau, lurrak dardar dagi.

A ikusiaz; Jaunaren begietan, argizagia lez urtzen dira mendiak.

Eta orrelaxe izango zan beti; gizonak, bada, bakarrik ezin eikean ordaindu pekatuaren zorra.

Nor azartu Jaunaren aulkira urreratu ta, Parkatu! esaten?

Baiña azkenbako maitasunak, guk ulertu ezin geinkenak, geurea lakoxe izatez, pekatari ta eriozkorrez jaztera bultz eragin eutson JainkoSemeari.

Errubakoak ez eukan zer ikusirik eriotzeagaz; alguztiduna zalako, askatu zeikean aren atzartetik.

Ez eban olakorik egin.

Eta Ume jaioten da, naitasunarren il ta gu izu-ikaratik askatzeko.

Origaitik esan eutsen aingeruak artzaiñai: Etzaitese geiago bildur izan... Salbagilea jaio da, ba, ta zapietan batuta aurkituko dozue.

Gaurko gizona, urduri ta artega zabiltzana: Zer dala-ta zara bildur? Etzaitez naigabetu geiago; ez egizu igesik egin.Itzuli ta begiratu: Or daukazu Umetxo ori; ez dau oraindiño itzik egiten, ez daki ibiltzen; ez daki maitasunez negar egiten baiño.

Beiñolako Jainko altsua, asarrekor ba ' yatorku; esango dautsagu: " Jauna, zure ebatzi ta geure artean, zure Seme dan errubako izaki txiki au jarten dogu ".

Eta Arek, maitasunezko gar bizian, bere Semea besarkatu nai ba ' dau, esango dautsagu: " Ezin zeinke ori besarkatu, gu batera besarkatu barik.Ori ta gu bat gara.

BIZKARGI